JOKALARI BETERANOEN EUSKADIKO XXX. XAKE TXAPELKETA – JOSE IGLESIASEN OROIMENEZKO IV.

(2015eko ekainaren 20an eta 21ean jokatua, Zarautzen).

 

 

 

Jokalari beteranoen Euskadiko Xake Txapelketa Zarautzen (Gipuzkoa) jokatu zen, larunbatean eta igandean. Sei txandako sistema suitzarra erabili zen. Ordu bateko partidak izan ziren. 12 jokalari izan ziren parte hartzaile (iaz baino sei gutxiago). Antolatzaileak: Euskal Xake Federakuntza eta Zarautz Xake Elkartea. Epaile nagusia Lukas Iruretagoiena izan zen.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Juan Jose Saenz Martinez (Gipuzkoa) (2.283) – 5’5 puntu.

2)      Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa) (2.089) – 5 puntu.

3)      Francisco Criado Plaza (Araba) (1.855 Euskal elokoa) – 3’5 puntu.

4)      Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia) (1.745) – 3’5 puntu.

5)      Jose Manuel Cejudo Urdampilleta (Gipuzkoa) (1.940) – 3’5 puntu.

6)      Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia) (2.082) – 3 puntu.

7)      Jose Manuel Riaño Perales (Bizkaia) (1.881 Euskal elokoa) – 3 puntu.

8)      Iñaki Aizpurua Zufiria (Gipuzkoa) (1.440) – 2’5 puntu.

9)      Luis Torrego Gonzalez (Gipuzkoa) (1.727 Euskal elokoa) – 2 puntu.

10)  Luis Pedro Goti Cordon (Bizkaia) (1.484) – 2 puntu.

11)  Bonifacio Varona Iglesias (Araba) (1.513) – 1’5 puntu.

12)  Fernando Alvarez Velez (Araba) (1.783 Euskal elokoa) – Puntu bat.

 

         FIDE ELOAREN BILAKAERA.

 

1)      Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa) (2.089) – 8’8 gehiago.

2)      Juan Jose Saenz Martinez (Gipuzkoa) (2.283) – 5’4 gehiago.

3)      Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia) (1.745) – 3’8 gehiago.

4)      Jose Manuel Cejudo Urdampilleta (Gipuzkoa) (1.940) – 3 gehiago.

5)      Iñaki Aizpurua Zufiria (Gipuzkoa) (1.440) – Berdin.

6)      Luis Pedro Goti Cordon (Bizkaia) (1.484) – 5’6 gutxiago.

7)      Bonifacio Varona Iglesias (Araba) (1.513) – 7 gutxiago.

8)      Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia) (2.082) – 8’4 gutxiago.

 

            JUAN JOSE SAENZ MARTINEZEK BERRETSI ZUEN TITULUA.

 

 

            Ustekaberik gabe, Juan Jose Saenz Martinez faboritoa nagusitu zen. Errenteriako Kultur Sustapena taldean jokatzen du. 58 urte ditu.

 

Pedro Viñal Gutierrez Nafarroan bizi den jokalaria geratu zen bigarren. Horretan ere pronostikoa bete zen.

 

Azkeneko 12 urteetan 6 jokalari izan dira txapeldun, bina titulurekin: Jose Alfredo Garcia Moreno, Siu Hung Tung, Rafael Ruiz Escobar, Pedro Viñal Gutierrez, Jose Manuel Garcia Sanchez eta Juan Jose Saenz Martinez.

 

            AZKENEKO TXAPELDUNAK.

 

            2003. urtean: Raimundo De Andres Barrena (Bizkaia).

            2004. urtean: Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa).

            2005. urtean: Jose Alfredo Garcia Moreno (Araba).

            2006. urtean: Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia).

            2007. urtean: Jose Alfredo Garcia Moreno (Araba).

            2008. urtean: Siu Hung Tung (Gipuzkoa).

            2009. urtean: Siu Hung Tung (Gipuzkoa).

            2010. urtean: Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa).

            2011. urtean: Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa).

            2012. urtean: Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia).

            2013. urtean: Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa).

            2014. urtean: Juan Jose Saenz Martinez (Gipuzkoa).

            2015. urtean: Juan Jose Saenz Martinez (Gipuzkoa).

 

            2015-06-21.

 

                Iturria: “http://www.chess-results.com/tnr138450.aspx?lan=2&art=1&fed=ESP&turdet=YES&wi=821” webgunea.